XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bai nortasunariHaurra nintzenean, luzeegia zirudien trenetik Pozuelo aldamenean Madrilgo taxi gorri-beltzak ikusi eta gero, ez lehenago, ez geroxeago.
Euskal Herriaz kanpo nengoela sotorroinduta samar egiaztatzen nuen.
Geroztik goibeltasuna nahikoa azkar pasatzen zitzaidan eta gainera niretzat Euskal Herriak ez zuen izenik.
Irudiez, giroaz, usainaz, euskara enigmatikoaz (posguerra gorrian geunden baina nire belarri birginalean gaur baino burrunba handiagoa zuen euskarak, tori paradoxa) eginda zegoen haize anonimo eta halere nabarmenak buruaren barruan zirauen.
Baina nik ez nekien Euskadi Euzkadi
Ez, ez nuen
Hobe dek gorde eta ahantzi.
Orduan, errepublikako beste txanpon eta frankoen artean
Urteak pasa ahala, oso xehetasun kezkagarria Madril eta Euskadi bereiztearekiko nire seigarren zentsura gaineratu zen.
Txapela desberdinak zeramatzatela mamuek, alegia.
Euskadiko mamu forala txapelgorriz jantzirik zebilen:
Madrilen, berriz, pixontzi itxurazko kaskoa ageri zen autoritateen buruetan, koloniala nolanahi ere, Colón zinean eskeintzen ziguten
Nik azaldu nahi nizueke, zera, bada, ez ditudala besteek ematen didaten askatasunaren zertifikatuak atseginen.
Are gehiago, nire NAN miatzen dudanean ez dut neure aurpegia kokatzen.
Helmugak ez dira beti nire eritziz posmodernismoaren ikerleek salatu duten arabera (Baudrillard gehienbat)
Nafarroan, Iparraldean nagoenean Akitania osoa barne, baita Errioxa barne ere, badakit euskalerrian diraudala; oso herrialde berezitan (gipuzkoarrak munduaren zila izaten ohiturik omen dagoz), baina barnean dauzkan ezberdintasunek Euskadi osatzen dute: bitarteko, ustezko arbitrio arbitrarioak zeharkatzen ditudanez gero, beti aldakorrak diren azentuek, doinuek (itsasokoa, mendikoa, artzainena, kalekoa, iragarkiena) ohiturek, izenek, lexikoek Euskadiz kanpo ez naizela jeitsi konfirmatzen didate.
Ez dut, haurra nintzenean bezala, mapak, ezta botereek ematen dituzten erremusina politikoen beharrik ere, nire atmosfera arnasteko.
Gainera, eman ligukeen independentziaren barruan, independentzia hartaz egiazko independentzia esijitu beharko bait genuke berriro eta hasieran buelta.
Hitzak, paperak: hutsa eta hautsa. Zer egin?
Argiro, hain erosoa egiten omen zaigun inorentasunaren kaixolatik ihes egin lehenbailehen.
Beharbada ere, ahal dugun folkloreari bultz egin.
Bai, folklorea, ze arraio gertatzen da
Laburzki, ohiturak, kirolek, euskara indartzeak eta batez ere dakigun euskara erabiltzeak inorentasunaren kateak apur liezazkigukete.
Muga kulturalek ez baitira behin ere muga administratiboekin egokitzen eta pseudoposmodernoak moskeatzeko arma galanta izaten da hizkuntza madarikatua.
Subentzioak pseudoposmodernoek jaso nahi dituztenean izan ezik, noski.
Gogora ezazue (nirea irakurtzen, ulertzen ari bazarete, nahiz eta oso akademikoa ez izan, euskaldunak zaretela sustatzen dut) feriaren txoznetan gozatzeko
Badagoz, orobat, ezjakintasuna birtutetzat jotzen duten zenbait politiko.
Buesaren ustez ingelesa garrantzitsuagoa omen da gazteentzat euskara baino. Bapo.
Aholkulariak dagoeneko alemaniera, japoniera eta laster frantseseraren atzetik ingelesera tinkatua dagokeela Europan enoratzen du.
Estadistika gezurtia dela demagun.
Berdin dit: arazorik larriena
Tesis honen arabera gizakiaren inteligentziak ezin ditu, adibidez, Natur Zientziak eta Solfeoa batera asimilatu.
Beste irakurketa: jakintza ez dela intrinsekoki baliotsua, baizik eta multinazionaletan lanpostu eder bat lortzeko dagoela kultura eginda.
Pankarta nahiz gorroto etnopolitikoaren kultura gainditzen dudanean, Nietzschek
Ez bait naiz
Ni neu nire inguruneetan identifikatzen bainaiz diplomarik, pasaporterik, kontsignarik gabe.
Ez ditut behin ere euskaldunak sublimatu: arrakero xarmagarriak badagozela
Baina orokorrez, bizitza arruntean zintzoagoak bagina beste sektore txupopteroaz, harrapaxaz nabarmentzea baliteke.
Beste herrietakoekin benetako harremanak tinkatu beharko genituzkeela gogorki azpimarratzen dut.
Ez ahomihiz (Doris Benegas, Marinaledako alkatea, Xirinachs, Polisarioko zenbait lagun, Pablo Milanés eta Sagaseta hauteskundeen bezperetara gonbidatu eta geroztik lau urtetan zehar
Herriek beste herrien identitateaz eta dignitateaz eurenak lortzen baitituzte.
Ez gaituztela ezagutzen askotan kexatzen gara.
Gure albokoak
Amaitzeko, ohizko
Azkenengo
(Ekonomikak, baita Parapsikologia ere laster esijituko dizkigute kurrela izateko).
Utopiak mugarik ez duela ziurtatuz gero, gora Euskadi libertarioa oihu dagit.